Erreserba Ekoturistikoa: arimadun eta sustraietatik sortutako ekoturismoa
Ba al du turismoak lurralde bat birsortzeko, haren ehun soziala indartzeko eta ondare natural zein kulturala zaintzen laguntzeko gaitasunik?
Bai, baldin eta errespetutik, tokiko partaidetzatik eta ikuspegi partekatu batetik egiten bada. Hori da Reserva Ecoturista/ Erreserba Ekoturista proiektuaren espiritua: ipar penintsulako esperientzia autentiko eta jasangarriak sarean biltzen dituen ekimen lankidetzailea.
Lurralde arteko proiektu eraldatzaile bat
Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadiko erkidegoek bultzatuta, eta España Verde markaren aterkipean, proiektu honek helburu argi bat du:
ekoturismoaren inguruko balio eta helburuak partekatzen dituzten turismo-eragileak saretzea. Ez da helmugak sustatzeari buruz soilik; aldaketa positiborako tresna gisa ulertzen duten pertsonen arteko aliantzak sortzeari buruzkoa da.
Erreserba Ekoturistikoak proposamen ugari biltzen ditu: ibilbide interpretatiboak, landa ostatuak, gastronomia-esperientziak, jarduera zientifiko edo kulturalak, guztiak jasangarritasun ekologikoa, konpromiso soziala eta lurraldeko benetakotasuna oinarri dituztenak.
Begi Bistan Erreserba Ekoturistikoan: Geoparketik begiratutako ekarpena
Begi Bistan-etik, proiektu honetan esperientzientzia batzuekin hartzen dugu parte. Gure ekarpena: Euskal Kostaldeko Geoparkean egiten ditugun bisita interpretatiboak dira
Geoparkea aberastasun geologiko, ekologiko eta kulturalean gunea da, eta horrek:
🪸 Ingurumen-hezkuntza: kostaldeko biodibertsitatea, marearteko ekosistemak eta flyscharen prozesu geologikoak ezagutzeko aukera eskaintzen dugu, zientzia zehatzarekin baina publiko guztientzat eskuragarri.
🚤 Mugikortasun jasangarria: gure ontzi egokituak itsasotik kostaldea ezagutzeko aukera eskaintzen dute, inpaktu txikienarekin eta ezagutza handienarekin.
⚓ Oroimen bizia eta itsas kultura: gure herrietako iragan arrantzalea eta gaur egungo jasangarritasun erronkak uztartzen ditugu, itsas ingurunearekiko lotura kritikoa eta arduratsua sustatuz.
👨👩👧👦 Tokiko partaidetza: lurraldeko hainbat eragilerekin aritzen gara elkarlanean —zientzialariak, hezitzaileak, saregileak, ostalariak, kultura-elkarteak…— sarean eraikitzen den ekoturismoaren alde.
Zigilutik harago, erantzukizun partekatua
Erreserba EKoturista proiektuan parte hartzea marka bateko kide izateaz harago doa: ongizate komuna, ingurumenaren zaintza eta bisitari eta komunitateen arteko harreman errespetutsuak lehenesten dituen eredu batekin konprometitzea da.
Geoparkean antolatzen dugun bisita bakoitza ez da irteera hutsa: beste begi batzuekin begiratzeko, paisaiak kontatzen digunari entzuteko eta gure etorkizuneko rola hausnartzeko aukera da.
Zainduz esploratzera gonbidapen bat
Begi Bistan-etik, esperientzia eraldatzaileen sare hau ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Mendeetako labarretan zehar ibiliz, ondare biziarekin elkarrizketan, edo kontzientziaz nabigatuz, Erreserba Ekoturistikoan ematen den urrats bakoitza modu gizatiar eta jasangarriagoan bidaiatzeko urrats bat da.
📎 Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu:
👉 Reserva Ecoturista. España Verde – Prentsa dossierra