Erabilera eta kontratazio-baldintzak

GIDATURIKO JARDUEREN PREZIOEN BARNE

Tituludun monitore profesionalen zerbitzua / Erantzukizun zibileko eta asistentzia asegurua ekintza orotan / Ekintzak burutzeko beharrezko materiala / Orion: Komun eta dutxaz ornituriko aldagelak.

Prezioak BEZ-a barne* dute. Prezioek ez dute barne instalazioetarainoko garraioa edo gainontzeko ekintza edo eta bisita kulturalak izango diren tokirainoko garraioa.

Uretako jardueretara ekarri beharrekoak: bainujantzia, eskuoihala eta busti daitezkeen oinetakoak. Gainontzeko jarduera eta itsas irteeretarako arropa erosoa eta kirol oinetakoak ekartzea gomendatzen da.

(*) Oharra: HEZKINTZAn prezioek ez dute BEZ-a barne.- Heziketa zentruek burututako jarduerak BEZa salbuetsia izango dute, beti ere, jarduerok ikastetxearen urteko egitarauan eskolaz-kanpoko klase bezala badatoz eta zentruan indarrean dagoen Hezkuntza Planaren baitan dauden ikasgaietan ikasleen heziketa osatzen badute. Salbuezpen hau aplikatzeko zentruak dokumentu batetan zertifikatu beharko du.

BALDINTZA OROKORRAK

Turismo aktibo eta abentura-kirol arloak berez dira arriskutsuak. Gure monitoreek zein teknikariek burutzen duten jarduerarako beharrezko prestakuntza eta esperientzia daukate. Haien argibideen eta azalpenak entzun eta jarraitzeak neurri handi batean, ekintzaren segurtasuna bermatzen du.

  1. Eskaintzen diren ekintzak garatzen diren inguruaren eta partaideen baldintzen araberakoak dira, beraz, gerta daiteke aldaketak izatea ekintza burutu aurretik, baita burutu bitartean ere (eguraldia, mareen egoera, parte-hartzaileen arazo fisikoak, eta abar). Aurrez kontratatutako ekintzaren bat bertan behera utziz gero, bezeroak eskubidea dauka ekintza beste egun batean egiteko, berak nahi duen beste ekintza bat aukeratzeko edo ordaindutako dirua berreskuratzeko.
  2. Bezeroak edozein ekintza kontratatu aurretik argi adierazi behar digu ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialik daukan. Era berean, hitzeman behar du ez dagoela alkohola, droga edo/eta estupefazienteen efektupean, ezta parte hartzeko gaitasuna gutxituko dion botiken efektupean ere.
    Uretako ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.
    Ekintza bakoitzaren fitxa teknikoan, parte hartzeko beharrezkoak diren baldintzak eta gutxieneko adina zehazten dira. Adin txikikoek, gurasoen baimen legala behar dute edo arduradun batek lagundu behar die.
  3. BEGI BISTASTAN, KASTORE GEST S.L-ren konpromisoa kontrataturiko ekintza hasten den unean hasten da. Beraz, parte-hartzaileek beraien kontura atseden, itxaronaldi edo jateko orduan egindako guztiak betebeharretatik kanpo geldituko dira.
  4. Prezioen barruan zehazturiko zerbitzuak sartzen dira, betiere gutxieneko lagun-taldea osatuz gero. Kontrakorik adierazi ezean, kanpoko zerbitzuak (ostatua, garraioa,…) bezeroak bilatu eta ordaindu behar ditu.
  5. Beharrezko materiala prezioaren barruan dago. Fitxa teknikoetan agertzen da zer ekipamendu behar den ekintza eta programa bakoitzerako.

ASEGURUA

Programen eta ekintzen prezioaren barruan Asistentzia-Asegurua sartzen da, istripuen ohiko koberturekin.

Oharra: Materiala eta ekipamendua alokatuz gero (monitore barik), zerbitzu hauek ez dute Asistentzia-Aseguruaren koberturarik izango.

Have a question? We are here to help.
Escríbenos
Agenda una videollamada
Zalantzak dituzu? Jarri harremanetan
Kaixo! 🙂
Aukeratu aukera bat harremanetan jartzeko