Mundu guztiak gure kostaldeaz eta gure jarduerez erabateko erosotasunez gozatu ahal izatea da gure lehentasuna.
Horregatik, gure instalazio guztiak irisgarriak dira, eta gure aisialdi-jarduera guztiak dibertsitate funtzionala duten pertsonen beharretara egokitu dira.
Gauza bat oso argi dago, inoiz ez zara seguruago sentituko uretako jarduerak Orioko gidari batekin praktikatuz baino. Itsasoa eta Oria esku ahura bezala ezagutzen ditugu, eta gurekin esperientzia seguru eta ahaztezin bat bizitzeko adi egongo gara.