Begi Bistanekin jarduera bat egin behar baduzu eta elkargunera zeure ibilgailuan joan behar baduzu, hemen utziko dizkizugu autoa uzteko guneak:
Arraunetxe (Orio):
Arraun Zentroan bertan, itsasadarraren ondoan, aparkatzeko gune bat dago. Batzuetan beteta egon daiteke; kasu horretan, jaitsiera aurretik, atzealdean beste aukera bat dago.
Flysch (Zumaia):
Topalekua Txomin Agirre pantalanean dago, herrigunean. OTA gunea dago bertan, eta askotan aparkatzeko arazoak egon daitezke.
Doako aukera: Kirol portuko aparkalekua. Udako denboraldian, itsasontzi zerbitzua dago (20 minuturo, 0,55€).
Ahal denean, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dugu. Izan gaitezen eko 😉!