Begi Bistan-etik Otsailean martxan jarri genuen Behoria Garbia proiektuari amaiera eman diogu Maiatza erdialdera iristean, non parte hartu duten ikasleek hiru erronkari aurre egin dieten eta, bitartean, Oriaren jaitsiera egiteko aukera ere izan dute.
Behoria Garbia proiektua gazteek naturarekiko errespetua eta ingurumenarekiko konpromezua lantzeko helburuarekin sortu dugu. Horrela, erronka bakoitzean imajinazioa landuz hiru R (inglesez) izan dituzte kontuan: murriztu, birziklatu eta berrerabili. Horrela, beraien eskuekin objetu berriak sortu dituzte, baita zabor ontziak eta artelanak ere, birziklatutako materiala erabiliz. Gainera, erronka bakoitzean puntuak lortzen joan dira ikasle taldeak, erabilgarritasuna, adierazgarritasuna, imajinazioa eta beste zenbait faktore baloratuz.
Oriaren jaitsiera egitea ideia bikaina iruditu zaigu bai ingurumena eta bai gure Oria ibaia balorean jartzeko. Maiatzak 9, 10 eta 11 egunetan izan ditugu 278 ikasle eta 23 irakasle ibaiaren txoko guztiak garbitzen kayak eta paddle-etan. Ezin hobeto pasatzeaz gain, 398kg zabor atera dituzte uretatik eta aldi berean haien arteko harremana sendotu dute.
Bi irabazle egon dira, LHko ikasleetako talde bat eta DBHko ikasleen artetik beste bat. Gure irabazleak Larramendi Ikastetxeko ”GARBITZAILEAK” eta Egiluze Ikastetxeko DBH4ko ikasleak izan dira! Lan bikaina egin ondoren eta merezita duten moduan, Flysch-era oinez eta itsasontziz irteera bat irabazi dute, ZORIONAK!
Begi Bistan-etik horrelako priektuak bideratzearen helburua, gure balioak eta gizarte eta ingurumen erantzukizuna erakutsiz, gazteenek naturaren babesarekiko konpromezua sustatzea da. Keinu txikienak ere garrantzi handia du ingurumenean eta inoiz ez da beranduegi praktika jasangarriak hartzeko, eta ikasleak horretaz jabetzea nahi dugu haien eta baita ondorengo belaunaldien etorkizuna zerbait hobea izateko.
Proiektu hau aurrera ateratzea instituzio ezberdinekin lan egitrearen ondorioa da. Parte hartu dutenen artean Rural Kutxa, Urola Kostako Udal Elkartea, Aztertu Programa, Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzako zerbitzua, Orioko Udala, Usurbilgo Udala, Euskal Kanoe Federakuntza eta Surfrider Fundazioa daude.
Eskerrak ematen dizkiegu bai eskolei eta baita kolaboratzaileei ere jarduera hau posible egiteagatik. Gainera, gehiago jakin nahi baduzue eta ikasleek zer nolako lan bikaina egin duten ikusi nahi baduzue, gure sare sozialetan informazio eta argazki ugari uzten dizkizuegu!