IKASLEAK

Zure ikasleentzako kirol-jardueren bila zabiltza, beren gaitasun fisikoak eta komunikaziozkoak erronkan jartzeko, edo ingurumena zaintzearen garrantziaz hitz egiteko eta ingurune naturalarekiko duten apreziazioa elikatzeko?

Elkar batzen, inspirazioa sortzen eta irteeraz haratago doazen ekintza positiboak egitera bultzatzen dituzten ekintzak bilatu nahi dituzu?

Elkarren bidelagun izateko programa dibertigarria eta originala garatu dugu ikastetxeentzat euskal ingurunean.

3 ORDUKO IKAS JARDUERAK

EGUZKI ETA EURI EGUNETAN IKASTEN JARRAITZEN DUGU!
NORENTZAT?

Gipuzkoako Kosta eszenatoki ezin hobea da ikasgela kalera ateratzeko.Aztertu daitezkeen gaiak: Flyscheko itsaslabarrak eta kostaldeko plataformak, non geologiak eta biologiak elkarri eragiten baitiote etengabe; gure herri txikien orainak eta iraganak, non nabigatzaileek, merkatariek eta pertsonaia zerrenda luze batek historia markatu zuten; gure kostaldeko kirol nagusia, traineruak, ahaztu gabe, etab.

Gure proposamena: aukeratu gaia: natura? Edo kultura? Edo biak konbinatuta; aukeratu udalerria, eta gu arduratuko gara eskola-curriculumaren edukietara egokitutako 3 orduko interpretazio-jarduera gidatua egiteaz, non, gainera, ikasleen garapen afektiboa, kognitiboa eta soziala landuko den.

INFORMACIÓN DE LAS VISITAS

Prezioa: 182,04€-tik/ taldeko

3 orduko irteera

Non: Getaria

Bisita honen bitartez Euskal Itsas Ondarea ezagutuko dugu taldeak hautatutako herria zeharkatuz, gure bertako gida batek historia guztiko gertarea garrantzitsuenetako bati buruzko xehetasunak azaldu bitartean: Lehen Mundu Bira.

Garai hartako munduaren eta bereziki Euskal Herriaren egoera ezagutuko dugu, eta baita Juan Sebastian Elkano getaiarrak egindako espedizioaren xehetasunak ere.

Bisita egin bitartean, gaiarekin lotutako tailer eta jarduera batzuk egingo dira.

Eguraldi txarra eginez gero, bisita gidatuak egokituko ditugu eta inguruko eraikin enblematikoetara sarrera eskainiko dugu.

Prezioa: 516,64€-tik /taldeko

3 orduko irteera

Non: Zumaia.

Flysch-en formazio geologikoei buruzko azalpena emango du gure bertako gida batek, ondoren Gynkana moduko tailerraz gozatzeko eta hau 45 minutuko itsas irteera batekin amaituko dugu.

Eguraldi txarra eginez gero, San Telmo ermita eta Zumaiako arrantzaleen kofradia ezagutzeko tailerrak egokituko ditugu, ondoren 30 minutuko itsas irteera egiteko, ibaian zehar.

Prezioa: Egin zure kontsulta ikasle kopuruaren arabera.

3 orduko jarduera

Non: Orio

Arrauna gure kirola da bikaintasunez, horregatik, Orioko edo Arraunetxeko errendimendu handiko zentrora ordubeteko bisita eskaintzen dugu, Orioko banderen museoa ere bisitatuz. Kirol honen historia, bere ibilbidea eta garrantzia ezagutu ondoren, 2 orduz (aldatu eta materiala prestatu/jasotzea barne) kayak-etan arraun jarduera egingo dugu.

Euriarekin jarduera egin daiteke. Aldaketa bat uholdeak bakarrik egingo luke; hala balitz, Arraunetxeko entrenamendu hobia erabiliko litzateke.

Prezioa: 386,56€ / taldeko

3 orduko jarduera

Non: Orio

Trainerua ikono bat da gure herrian, beraz, Orioko Arraunetxeko errendimendu handiko zentrora ordu 1eko bisita eskaintzen dugu, Orioko banderen museoa ere bisitatuz. Kirol honen historia, bere ibilbidea eta garrantzia ezagutu ondoren, traineran 2 orduz (aldatu eta material prestakuntza/jasotzea barne) arraun egingo dugu.

Jarduera euriarekin egin daiteke. Aldaera bat uholdeak bakarrik egingo luke; hala balitz, Arraunetxeko entrenamendu hobia erabiliko litzateke.

*enbarkazio bakoitzean gehienez 13 pertsona sartzen dira. 14 pertsona sartzeko aukera ere egongo litzateke, baina pertsona batek arraun egin gabe.

Ibaiaz, arraunketaz eta ikaskuntzaz arduratzen gara

Ura Mugimenduan hezkuntza-esperientzia bat da, non neska-mutilak ingurumen-zaintzako protagonista bihurtzen diren.

Oria ibaian zehar ontzi komunitarioetan egindako ibilbide baten bidez eta ibaiertzean zehar oinez, taldeak hondakinen bilketan, ingurune naturalaren analisian eta iraunkortasun jardueretan parte hartzen du.

Jarduera honek abentura, ikaskuntza eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartzen ditu: ikasleek arraunean, behaketan, elkarlanean eta ibaiak eta inguruko natura zaintzearen garrantziaz hausnartzen dute.

Gainera, Behoria Garbia programa zaharraren bilakaera da, egungo hezkuntza-curriculumera egokitutako ikuspegi aktiboago eta parte-hartzaileago batekin.

IRAUPENA

3 h

GARAIA

Urte osoan zehar. Taldeak aukeratu dezake eguna, beti ere disponibilitatea kontuan izanda.

BARNE HARTZEN DITU
  • Gida espezializatua
  • RC asegurua
GOMENDIOAK
  • Berokiak eta/edo haize-babesak
  • Oinetako irristagaitzak
  • Txapela eta eguzkitako krema
OHARRA

Ez da sartzen “barne hartzen ditu” atalean zehaztu ez dena. Bisitek aldaketak izan ditzakete, faktore meteorologikoen eta/edo enpresa kanpokoak diren beste arrazoi batzuen arabera. Kasu horretan, jarduera egunez eta/edo orduz aldatu ahal izango da, edota dirua itzuli.

KONTAKTUA

Idatzi

Zure datuak prozesatuko ditugu zure kontsultari erantzuteko. Onartzen baduzu, gure zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak jasoko dituzu. Sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, besteak beste, gure Pribatutasun-politikaren arabera.

Elkarren bidelagun izateko programaren helburu nagusia umeen hazkundean bidelagun izatea da, ikaskuntza esanguratsua lortzen lagunduz.

Gure ekintzak lagunartean ondo pasatzeko momentu bat izateaz gain, balio handiko momentuak izatea nahi dugu, garapen eta ikaskuntzan lagunduz.

Ikasle zireneko garaiaz sekula ahaztuko ez duten zerbait badago, egin zituzten irteerak dira, eta gure helburuetako bat gurekin egindako ekintzak inoiz ez ahaztea da: LHko lehenengo zikloan zeudela Itzurunen gurekin egin zituzten tailerrak, bigarren zikloan Mollarritik egin zuten ibilaldia euskal marinelen eta balearen arrantzaren inguruko istorio eta kondairak kontatuz, DBHko lehenengo zikloan nola ibili ziren arraunean kayaketan, DBHko bigarren zikloan flyscha ikustera egin zuten itsas irteera eta batxilergoan egin zuten arraun anitza.

Ezagutu apur bat gehiago gure

Ezagutu apur bat gehiago gure ikasleentzako jarduerak

Emaiezu Flyscheko geología harrigarriaz ikasteko aukera momentu entretenigarria igarotzen duten bitartean.

INFORMAZIO GEHIAGO

Oinez eta itsasontziz flyschean gaztetxoentzat diseinatu ditugun ibilbideak beren ohiko mundutik ateratzen diren gaien inguruko jakin-mina pizteko pentsatuta daude, hala nola geologia eta biologia.

Nautilus Interpretazio Zentroa, itsas txangoak, Flyscheko edo Geoparkeko kostalde zoragarrian zehar oinezko ibilbideak… Begi Bistanekin dituzten abenturetako edozeinetan, haurrentzako jardueretan adituak diren gure gidekin liluratuta amaituko dute. 

Ziklo guztietako ikasleekin lan egiten dugu, hezkuntza-jarduerak ingurumenaren ikuspegitik pertsonalizatuz, kontzientzia ekologikoa gara dezaten.

Jarduerak eskola kurrikulumera egokituta daude, eta bertan, irakasgaiaren berezko ezagutzez gain, garrantzia ematen zaie naturan zehar gara daitezkeen gaitasunei.

Barnera itzazu arraunaren mundu zoragarrian Begi Bistaneko adituek diseinatutako kirol ekintza ezberdinekin.

IKUSI ZERTAN DATZAN!

Ikastetxetik kanpo egiteko jarduera fisikoen bila zabiltza? Ingurune liluragarriak arakatzeko aukera ematen eta barruan daramaten energia guztia erretzen laguntzen dieten talde abenturak nahi dituzu?

Gure arraunlari adituekin, kayak, trainerua edo big sup bezalako abentura dibertigarri eta osasuntsuez gozatuko dute.

Ikastetxeekin egiten ditugun kirol-jarduerak gaitasun fisikoak eta komunikaziozkoak garatzeko pentsatuak daude, kontzientzia ekologikoa sustatuz.

Bete ezazu formulario hau

Elkarrekin elkarren bidelagun izateko programa diseinatuko dugu

Zure datuak prozesatuko ditugu zure kontsultari erantzuteko. Onartzen baduzu, gure zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak jasoko dituzu. Sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, besteak beste, gure Pribatutasun-politikaren arabera.

Haurrei hazten laguntzen diegu, ikaskuntza esanguratsua lortzen lagunduz.

Zalantzak dituzu? Jarri harremanetan
¡Hola! 🙂
Aukeratu aukera bat harremanetan jartzeko
Normalmente respondemos en unos minutos.