Otsaila une egokia da taldeentzako, ikastetxeentzako eta enpresentzako jarduerak planifikatzeko Gipuzkoako kostaldean. Begi Bistanen urte osoan zehar arrauna, natura eta kultura uztartzen dituzten jarduerak eta esperientziak diseinatzen ditugu, Gipuzkoan bertan, talde bakoitzaren beharretara egokituta.
Orio eta Zumaia dira gure jardueren abiapuntu nagusiak, eta handik abiatuta lurraldea ulertzeko eta bizitzeko esperientziak eskaintzen ditugu, turismotik harago.
Orio – Talde-esperientzia traineruan: arrauna eta talde-lana
Orion, Traineruan egiten den talde-esperientzia jarduera esanguratsua da taldeentzat eta enpresentzat. Traineruak koordinazioa, komunikazioa eta erabaki partekatuak eskatzen ditu; horregatik, talde-lana eta elkarlana modu naturalean lantzeko aukera ematen du.
Jarduera Arraunetxen (Orio) egiten da, Gipuzkoako arraunaren erreferentziazko gunean, patroi profesionalekin, eta taldearen profilaren arabera egokitzen da.
Bideoa:
https://youtu.be/RxpHBUhs6Nw?si=NrjOQYIzjilxcohc
Ur-jarduerak Orion talde, ikastetxe eta enpresentzat
Orio ur-jardueretarako kokapen estrategikoa da Gipuzkoako kostaldean. Hemen, ikastetxeekin, enpresekin eta taldeekin lan egiten dugu, jarduera bakoitza adinera, helburuetara eta testuingurura egokituz.
Oria ibaiko jaitsiera kayakean edo SUPean
Kayak edo SUP jaitsiera Oria ibaian natura, historia eta jarduera fisikoa uztartzen dituen esperientzia da, talde eta ikasleentzat bereziki egokia. Ibaiaren balio ekologikoak eta historikoak ezagutzeko aukera ematen du.
Traineran: arraunaren historia barrutik
Arraunaren historia ezagutzeko jarduera parte-hartzailea, arraunlarien eskutik. Ontzia taldearen arabera egokitzen da.
Arraunpote Big SUPean
Helduentzako eta enpresentzako jarduera soziala, arrauna eta Orio herriko giroa uztartzen dituena.
https://www.youtube.com/watch?v=MRvjmzslCIw
Kayak eta SUP alokairua Orion

Kayak eta SUP alokairua Orion aukera erraza eta malgua da jarduera autonomo gisa edo beste jarduerekin konbinatzeko. Egokia da talde txikientzat, familientzat edo ibaiaz modu lasaian gozatu nahi dutenentzat.
Ura Mugimenduan: hezkuntza eta ingurumen-kontzientzia uretan
Ura Mugimenduan Orio inguruan garatzen den hezkuntza-esperientzia da, non neska-mutilak eta taldeak ingurumen-zaintzako protagonista bihurtzen diren.
Oria ibaian zehar ontzi kayakean egindako ibilbide baten bidez, eta ondoren ibaiertzean oinez, parte-hartzaileek:
- hondakinen bilketan
- ingurune naturalaren analisian
- iraunkortasunari lotutako jardueretan
parte hartzen dute.

Programa hau Behoria Garbia ekimenaren bilakaera da, gaur egungo hezkuntza-curriculumera egokitua, ikuspegi aktibo eta parte-hartzaile batekin. Bereziki ikastetxeei zuzenduta dago, baina enpresentzako talde-esperientzia gisa ere egokitu daiteke, balio sozialak eta ingurumenarekiko konpromisoa lantzeko.
Bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=TKjDg6t8gJ0&t=136s
Informazio gehiago:
https://www.begi-bistan.com/eu/mice-teambuilding-euskadi/ura-mugimenduan-2025/
Itsas irteerak Gipuzkoako Kostako Geoparkean

Zumaiatik abiatuta, Gipuzkoako Kostako Geoparkean itsas irteera interpretatiboak egiten ditugu, flyscha ulertzeko eta testuinguru geologikoan kokatzeko.
Jarduerak taldeentzat, ikastetxeentzat eta enpresentzat egokitzen dira, eta eguraldi txarra izanez gero, beti dago B plana.
https://www.youtube.com/watch?v=xdPX7DeYjE8&t=8s&pp=ygUTZmx5c2NoYSBiZWdpIGJpc3Rhbg%3D%3D
Oinezko ibilbideak eta bisita gidatuak Gipuzkoako kostaldean
Ur-jarduerez gain, oinezko ibilbide eta bisita gidatuak Gipuzkoako kostaldean eskaintzen ditugu:
- Flyscheko ibilbide gidatuak Zumaian
- Oinezko bisitak Orion, Zarautzen, Deba, Mutriku eta kostako beste herrietan
- Natura, geologia, historia eta tokiko kultura uztartzen dituzten ibilbideak

Neguko hilabeteak aproposak dira jarduera hauek lasaiago, sakonago eta jende gutxiagorekin bizitzeko.
https://www.youtube.com/watch?v=eBWS6FVXOAs
Begi Bistan: jarduerak talde, ikastetxe eta enpresentzat Gipuzkoan
Begi Bistanen taldeekin, ikastetxeekin eta enpresekin lan egiten dugu, jarduera bakoitza helburu pedagogiko, sozial edo korporatiboetara egokituz.
📍 Orio · Zumaia · Mutriku· Deba
📞 657 794 677