1024 683 BegiBistan

GURE EREDUAREN EREDU GARA

Begi Bistanen, beti esaten dugu garrantzitsua dela enpresek teambuilding-a lantzea, langileak enpresaren eta taldearen parte sentitzea beharrezkoa baita. Urteak daramatzagu gai hau enpresekin jorratzen bai flyscheko irteeretan baita traineruetan ere.

Horregaitik, gure esanen eredu izan nahi dugu. Urtero, lantalde osoa bildu eta irteeraren bat antolatzen dugu, elkar hobeto ezagutzeko aukera ematen digularik.

Aurtengoan, Globos Estratoseko adiskideekin globoan ibiltzera joan ginen Burgoseko probintziara. Ilusio handia egin zion taldeari, horrelako aukerak gutxitan baitaude. Bertako lautada eta mendi guztiak airez ikusi ondoren, Toberako urjauzi inguruan ibili ginen.

Azkenik, bazkari eder baten ostean, Friaseko gaztelua bisitatu genuen.  Beste behin, egunpasa ederra izan zen!