557 448 BegiBistan

Arraunetxeko jardunaldietarako gonbidapena

Ikasturte honi amaiera emateko Orioko Arraunetxera bisita gidatu bat egiteko etor zaitezen gonbidatzen zaitugu.

Nos gustaría invitaros a realizar una visita guiada en Arraunetxe, Orio, con el pretexto de darle fin al curso escolar.
Orio: Kultura eta tradizioa
Arraunaren iragana, oraina eta etorkizuna

Arraunarekiko zaletasun eta sentimendu gehien duen herrietako bat den honetan, Orion, arraunaren historia kontatuko dizuegu. Bale-arrantzatik hasi eta Kontxako Estropadetaraino. Arraunetxen barrena bisita gidatua egingo dugu, non Orioko herriak arraunarekin duen lotune irmoa ikusiko den. Bisitan Arraun Elkarteko banderen aretotik pasatuko gara, non besteak beste Kontxako azken bandera ikusteko aukera izango dugu.

Jardunaldi honen helburua Arraunetxeak eskaintzen dituen baliabide desberdinak erakustea da. Izan ere, arrauna ez da soilik kirola, Euskal kostaldeko kultura ulertu ahal izateko ezinbesteko gakoa da baita ere.

Ate irekietara etortzen direnen artean zozketa bat antolatuko da. Sariak: Cállate La Bocak diseinaturiko Orioko kamiseta, arraunaren inguruko jolas bat eta 4 pertsonarentzat Oriaren jaitsiera.

Eguna: 2018/06/27
Kokapena: Arraunetxe, Orio ( https://goo.gl/maps/dqCkmwpNqoy )
Ordua: 11:00
Iraupena: 2 ordu
Orio: Cultura y tradición
Pasado, presente y futuro del remo

La historia del remo contada en una de las localidades con más vocación y sentimiento por el remo, Orio. Desde la caza de la ballena hasta las regatas de La Concha.Os proponemos una visita guiada por Arraunetxe donde veremos la fuerte unión del pueblo de Orio con el remo. En la visita pasaremos por la sala de banderas del Club de Remo donde tendremos la oportunidad de ver la última bandera de La Concha.

El objetivo de esta jornada es mostrar los diferentes recursos que ofrece Arraunetxe. Ya que el remo no es solo un deporte, sino que también es parte fundamental del legado cultural de La Costa Vasca.

Para todos los que acudan a las puertas abiertas se realizará un sorteo. Premios: una camiseta de Orio, un juego relacionado con el remo y un descenso del Oria para 4 personas.

Data: 2018/06/27
Kokapena: Arraunetxe, Orio ( https://goo.gl/maps/dqCkmwpNqoy )
Ordua: 11:00
Iraupena: 2 ordu

Parte hartu